Guillermo De La Calle padel irakasleari omenaldia egin zioten atzo, apirilaren 7an. Padel txapelketak antolatzen, pistak garbitzen eta beste hainbat gauzetan egiten duen lana eskertzeko, ikasle eta parte-hartzaileek erraketa bat eta txapela oparitu zioten. Ondoren, sagardotegira joan ziren elkarrekin.