Gillermo De La Calleri omenaldi txikia egin zioten atzo

Karkara

Txapelketa antolatzen egiten duen lan guztia eskertu zioten padelean aritzen direnek

Guillermo De La Calle padel irakasleari omenaldia egin zioten atzo, apirilaren 7an. Padel txapelketak antolatzen, pistak garbitzen eta beste hainbat gauzetan egiten duen lana eskertzeko, ikasle eta parte-hartzaileek erraketa bat eta txapela oparitu zioten. Ondoren, sagardotegira joan ziren elkarrekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide