Azken asteetan bidaiaren prestaketekin erotu beharrean ibili ostean, Hossain Kaanachek gaur eman dio hasiera Marokoraino eramango duen abenturari. Goizeko bederatzietarako, adiskide eta senitartekoak plazan ziren Hossaini barre eta besarkada artean babesa adierazteko. Agindu bezala, hamarrak puntu-puntuan eman dio hasiera bidaiako lehen etapari, lagun txirrindulariak segika zituela.
Hauxe da gaur egingo duen ibilbidea: Orio, Aia, Zarautz, Zumaia, Azpeitia, Orio, Donostia, Lezo, Irun.
Hossainen bidaiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.