Inudeen eta Artzainen Konpartsan parte hartzeko bilera egingo dute apirilaren 24ean

Karkara 2017ko api. 3a, 16:44

Antolatzaileek zehaztu dute, konpartsan parte hartzeko ez dela beharrezkoa lehendik dantzan ibilitakoa izatea.

Ekainaren 1ean, San Pedro jaietan Euskal Jai eguna egingo dute, eta horren barruan Inudeen eta Artzainen konpartsa antolatuko dute. Konpartsakide izateko, entsegu batzuk egitea komeni da eta, horretarako, antolatzaileek aldez aurretik jakin nahi dute zenbat jende dagoen prest eta gogoz parte hartzeko.

Parte hartu nahi dutenek kultur etxera azaldu behar dute apirilaren 24an, astelehenarekin, 18:30ean; bertan jasoko dute ekitaldiaren berri. Antolatzaileek zehaztu dute, konpartsan parte hartzeko ez dela beharrezkoa lehendik dantzan ibilitakoa izatea, denerako behar baita jendea: dantzarako eta figurante lanerako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide