Maiatzaren 7ko herri galdeketan 16 urte beteta dituzten eta Orion erroldatuta dauden herritarrek parte hartu dezakete. Horretaz gain, egunean bertan Orion izango ez diren herritarrek ere beren botoa posta bidez emateko aukera izango dute gaurtik aurrera.
Horretarako, interesatuek balizaorio@gmail.com helbidean eskaera egin behar dute, eta Baliza elkartetik postaz bidaliko dizkiete boto-paperak. Ondoren hurrengo helbidera utzuli beharko dituzte boto paperak postaz: Baliza elkartea. Iturbide kalea 7, behea. 20810 Orio.