Orioko taldeak bigarren faseko lehen bertso saioa irabazi du

Karkara 2017ko mar. 27a, 16:10

Salatxo tabernan egin zuten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako saioa.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren barruan, bertso saioa jokatu zen ostiralean Orioko Salatxo tabernan.

Asteburuan hasi zen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren bigarren fasea, eta Orioko Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu taldeak etxean izan zuen saioa ostiralean, Zumarraga-Urretxuko Si mimimi sol taldearen kontra.

Salatxo taberna bete egin zen, eta Xabier Sukiak, Imanol Lizarazu Habana-k eta Egoitz Eizagirrek osatutako taldeak saioa irabazi zuen, 15 eta 9 gailenduta.

Hurrengo saioa apirilaren 7an Gabirian jokatuko du Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu taldeak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide