20 urteko motorzale batek istripua izan du asteburuan Orion

Karkara

Gaztea Donostiako Ospitalera eraman zuten zaurituta, igande arratsaldean.

Igande arratsaldean 20 urteko motorzale batek istripua izan zuen N-634 errepidean, Orio parean. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, 17:30ean gertatu zen ezbeharra. Kawasaki etxeko motorra zeraman gaztea galtzadatik atera zen. Motorra guztiz hondatuta geratu zen, eta gaztea Donostiako Ospitalera eraman zuten zaurituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide