Larunbatean sprint distantziako Ermuako Duatloia jokatu zen, eta Hossain Kaanache oriotarra izan zen azkarrena. Kaanachek 01:06:19 denbora behar izan zuen 5 kilometro korrika, 20 kilometro bizikletan eta bukatzeko beste 2,5 kilometro korrika egiteko.
Gustura da oriotarra emaitzarekin eta lasterketan zehar ezustekoa gertatu zitzaiola azaldu du. Izan ere, akats baten ondorioz, azken 2,5 kilometroak korrika oinutsik egin behar izan zituen oriotarrak; hala ere, duatloia irabaztea lortu zuen.