OBB-k asteburuan Bartzelonan jokatuko ditu partidak

Karkara

OBB sofbol partida jokatzen. (OBB)

Viladecans taldea izango dute aurkari oriotarrek.

Orioko Bate Bizkorra sofbol taldea Bartzelonako Viladecans hirian izango da asteburuan, ligako partidak jokatzeko. Iganderako aurreikusi dituzte partidak. Jardunaldi bakoitzean bi partida jokatzen dituzte sofboleko ohorezko mailan parte hartzen duten taldeek; lehen partida 11:00etan izango da, eta bigarrena 13:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide