Orioko 120 arraunlarik baino gehiagok estropada izango dute asteburuan

Karkara

Larunbatean Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Ligako 6. jardunaldia jokatuko da Orion, eta igandean Gipuzkoako Batel Ligako 11. jardunaldia.

Orio Arraun Elkarteko arraunlariek hainbat lehiaketa jokatuko dituzte asteburuan. Alde batetik, larunbatean Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Ligako 6. jardunaldia izango da Orion, eta herriko 21 ontzik parte hartuko dute.

Arratsaldean 17:00etan hasita, XI Sanpedroko Test-Entrenamendua eta Euskadiko Ibilbide Luzeko Txapelketa jokatuko dira Pasai San Pedron, eta oriotarrek 3 traineru aurkeztuko dituzte lehiaketara.

Bestalde, asteburuan Kataluniako Banyolas herrian Open Primavera sailkatze estropada jokatuko da, eta Orio Arraunketa Elkarteko 5 ontzik parte hartuko dute.

igandean, 13:30ean hasita Gipuzkoako Batel Ligako 11. jardunaldia jokatuko da.

Arraun elkartetik azaldu dute, Orioko 120 arraunlarik baino gehiagok estropada izango dutela asteburuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide