'Emakumeak kirolean' mahai-ingurua antolatu du Xaltxerak taldeak asteazkenerako

Karkara 2017ko mar. 21a, 18:33

Asteazkenean herriko bost emakume kirolarik euren esperientziaz hitz egingo dute, 19:00etatik aurrera Salatxo aretoan.

Orioko Xaltxerak taldeak antolatuta, bihar (asteazkena) 19:00etatik aurrera Emakumeak kirolean mahai ingurua izango da Orioko Salatxo aretoan. Feministorioa ekimenaren barruan antolatu dute saioa, eta bertan herriko bost emakume kirolarik euren esperientziaz hitz egingo dute. Mahai-inguruan parte hartuko dute: Itziar Olasagasti arraunlariak, Ainara Manterola futbol jokalariak, Elena Etxeberria sofbol jokalariak, Sonia Ziani surflariak eta Oiana Blanco judokak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide