Kamel Ziani omendu dute Larraul-Hernio-Larraul lasterketan

Karkara

Kamel Ziani omenaldian. (Ataria.eus)

Zianiren kirol ibilbidea aitortu nahi izan dute VII. Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketako antolatzaileek.

VII. Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketa jokatu zen igandean, eta proba hasi aurretik, Kamel Ziani kirolari oriotarra omendu zuten bere kirol ibilbideagatik. Oriotarrak eman zion hasiera 200 kirolari bildu zituen probari, eta lasterketa amaitu zenean bera arduratu zen irabazleei sariak banatzeaz.

Larraulgo lasterketak urtero korrikalariren bat omentzen dutela proba abiatu aurretik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide