Orioko traineruak eta zortzikoak San Jose bandera irabazi dute Astilleron

Karkara 2017ko mar. 20a, 16:38

Astilleroko San Jose Bandera irabazi dute asteburuan oriotarrek. (Orio Arraunketa Elkartea)

Astilleroko San Jose Sari Nagusiak tostako arraunketa eta arraunketa olinpikoa uztartzen ditu

Larunbatean San Jose Sari Nagusia jokatu zen Astilleron (Kantabrian), eta Orioko traineruak eta zortzikoak parte hartu zuten txapelketan. Astilleroko San Jose Sari Nagusiak tostako arraunketa eta arraunketa olinpikoa uztartzen ditu, eta txapelketan jokoan izan ziren sei sarietatik lau irabazi zituzten oriotarrek.

Alde batetik, Orioko gizonezkoen traineruak 5.000 metroko igoeran denborarik onena egin eta VIII. San Jose Saria irabazi zuen. Bestetik, absolutu mailako gizonezkoen zortzikoa 4.000 metroko ibilbidea osatzen azkarrena izan zen. Bi probetako denborak kontutan hartuta, oriotarrak izan ziren azkarrenak, eta XXIV. San Jose Bandera irabazi zuten.

Horretaz gain, gizonezkoen traineruak 500 metroko sprint distantzian Lagar Memoriala Saria ere irabazi zuen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide