OBB taldeak hasi du sofbol denboraldia

Karkara 2017ko mar. 16a, 11:48

Hasiera gazi-gozoa izan da oriotarrentzat, partida bat irabazi eta bestea galdu baitute.

Pasa den asteburuan hasi du denboraldia OBB taldeak Ohorezko mailan. Lehen jardunaldia Cambre talde galiziarraren kontra jokatu zuten. Asturiasen izan ziren partidak, galiziarrek aurten baitute beren lehen urtea Ohorezko mailan eta oraindik ez dute zelai propiorik.

Lehen partida nahiko berdinduta hasi zuten bi taldeek eta hirugarren sarrerara arte ez zen karrerarik egon. Partida ia osoan zehar berdinduta egon ziren bi taldeak baina azken unean oriotarrak gailendu egin ziren. 2-8 amaitu zuten partida.

Bigarren partida hasieratik zaildu zitzaion OBBri: erasoan asmatu ez eta galiziarrak pixkanaka gorantz joan ziren markagailuan. Bosgarren sarreran amaitu zen partida galiziarren alde 7-0ko emaitzarekin.

Hurrengo jardunaldia etxean jokatuko dute Madrilgo Rivas taldearen aurka. Igandean izango dira partidak, 11:00etatik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide