Orio Arraun Elkarteak Ohiko Batzar nagusia egin zuen atzo 19:00etan kultur etxean, eta 82 bazkidek hartu zuten parte. Hauek izan ziren, hurrenez hurren, bilkuran jorratu zituzten puntuak:
1. Azken batzarreko (2016-02-19) aktaren irakurketa eta onespena
2. 2016 denboraldiko datu esanguratsuei errepasoa
- Garaipenak guztira: 40 (28 aulki mugikorra + 9 batela + 3 trainerua)
- Banderak guztira: 12 (3 aulki mugikorra + 8 batela + 1 trainerua)
- Sariak guztira: 102 (66 aulki mugikorra + 26 batela +3 trainerua)
- Parte harturiko estropadak: 102
- Lehiaketara aurkezturiko ontzi kopurua: 588
- Orion antolaturiko estropadak: 13
3. 2016ko balantze ekonomikoa
- Sarrerak: 484.286 euro
- Gastuak: 500.930 euro
- Defizita: 16.664 euro
4. 2017rako aurreikuspen ekonomikoa
- Sarrerak: 499.800 euro
- Aurreikusitako gastuak: 510.300 euro
- Aurreikusitako defizita: 10.500 euro
5. Galderak eta iruzkinak
Bazkide batzuk elkartearen jardueraren inguruko galderak egin zituzten, eta zuzendaritzak guztiei erantzun zien. Ez zen aparteko desadostasunik izan.
Argazkiak: Joxemari Olasagasti