Otsaila bukatzearekin batera, maiatzaren 7ko herri galdeketa sustatzen ari diren taldeek sinadura bilketak amaitu dituzte, galdeketa egin ahal izateko 16 urtetik gorako biztanleen sinadurak biltzen jardun dute herriz herri, eta Orioko Baliza elkarteak 615 sinadura inguru bildu ditu. Taldetik azaldu dutenez, espero baino sinadura gutxiago bildu dituzte, eta maiatzaren 7ko herri galdeketaren olatuan murgiltzera animatu nahi dituzte oriotarrak. Ildo horretan, martxoaren 16rako batzar irekia antolatu dute Orion. Kultur etxeko areto nagusian izango da 19:00etan, eta bertan herri galdeketaren inguruko azalpenak eman dituzte. Herri galdeketaren inguruan "indarrak batzera" animatu dituzte oriotarrak Baliza elkartetik.
Bestalde, Urola Kostako taldeek larunbatean Azkoitian egingo duten ekitaldi bateratuan parte hartuko dute Baliza elkarteko kideek. Bertan sinadura bilketari amaiera ofiziala emango diote, eta herri galdeketa babestu duten herritarrei eskerrak emateko festa egingo dute.