Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Zarauzko Udaleko Parekidetasun Departamentuak 9. kartel lehiaketa antolatu du, eta Orioko bizilagun Emmanuel Zendoia zarauztarrak publikoaren 200 euroko saria irabazi du.
Lehiaketara aurkeztutako 42 kartelekin erakusketa ireki dute Zarauzko Merkatu plazan bertan, eta martxoaren 12a bitartean ikusi ahal izango dira parte-hartzaileen lanak.