Zirko handi bat egin dute Ikastolako inauterietan

Karkara

Arratsaldez ospatu dituzte inauteriak Orioko Herri Ikastolan eta zirkua izan da mozorroen gai nagusia. Jokoak egin dituzte bazkalostean eta, 15:45ak aldera, urteroko pregoia egin dute ikasleek. Pregoiaren ondoren, kalejira egin dute herrian zehar eta ikastolara itzuli dira gero, txokolatea bizkotxoekin hartzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide