Erabakitzeko eskubidearen aldeko futbol partida jokatuko dute gaur Orio F.T.-ak eta Ketak

Karkara

Orio Futbol Taldeko jokalariak

Gaur 19:00etan izango da partida Mendibeltz fultbol zelaian,eta Orio Futbol Taldeak Getariako Keta izango du aurkari.

Gaur 19:00etatik aurrera, Orio F.T.-ak eta Getariako Ketak erabakitzeko eskubidearen aldeko futbol partida jokatuko dute Mendibeltz fultbol zelaian. Baliza elkarteak antolatu du partida, eta ekimenarekin oriotarren erabakitzeko eskubideari bultzadatxo bat eman nahi diote antolatzaileek.

Horrez gain, gaur eta larunbatean Orioko harategietatik erositako produktuekin osatutako otarra zozkuko du Balizak, eta elkarteko kideak zozketan parte hartzeko zenbakiak saltzen arituko dira kaletik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide