Udaberri Txapelketako pilota partida jokatuko dute ostiralean Orion

Karkara

Aritz Lertxundi eta Ibon Aranalde pilotari oriotarrek Eskoriatzako bikotea izango dute aurkari.

Esku pilotako Udaberri txapelketaren barruan, Orio eta Eskoriatzaren arteko pilota partida izango da ostiralean Orioko pilotalekuan. 19:00etan abiatuko dute norgehiagoka, eta Aritz Lertxundi eta Ibon Aranalde pilotari oriotarrek, Eskoriatzako bikotea izango dute aurkari.

Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatuta, Udaberri Saria jokatzen ari dira Gipuzkoako kedete, jubenil eta nagusi mailako pilotariak. Urtarrilean abiatu zuten txapelketa, eta martxoaren amaieran jokatuko dituzte eskuz binakako finalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide