Mozorro onena sarituko du Karela Kiroldegiak

Karkara

Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean kiroldegira mozorrotuta joatera gonbidatu dituzte oriotarrak.

Orioko Karela Kiroldegia Inauterietan murgilduko da bihartik ostiralera bitartean, eta herritarrak kiroldegira mozorrotuta joatera gonbidatu dituzte arduradunek. Gainera, festa girotzeko eta herritarrak mozorrotzera animatzeko, kiroldegiko mozorro onenari saria emango diote.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide