Maiatzaren 7an egingo dira Urola Kostako herrietan erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bozketak. Orioko Baliza elkarteak, burujabetzaren inguruko herri galdeketa sustatzea xede duen taldeak, zozketa antolatu du egitasmorako dirua biltzeko asmoz.
Otsailaren 10 eta 11ean, itsaskiz eta mariskoz osatutako otarren zozketan parte hartzeko txartelak salduko dira herriko kaleetan. Zenbaki sariduna larunbatean jakingo da, arratsaldeko zazpietan plazan.
Bestalde, elkarteak jakinarazi du 30.000 euroko Urteberriko Sari Nagusia Enkarterrira joan zela, 55.513 zenbakia atera zen lekura. 1.000 euroko hamar sarietatik bi Urola Kostan geratu ziren, 129.784 eta 124.071 zenbakiei zegozkienak, hain zuzen ere.