2016ko abenduaren 16an Urola Kostako Gure Esku Dagok eskualdeko aurkezpena egin zuen Zarautzen. Egun hartan, Orioko Baliza Elkarteak sinadura bilketa hasi zuen herri galdeketa martxan jartzeko.
Herri galdeketa aurrera eramateko 16 urte edo gehiago dituzten herritarren %10en sinadurak lortu behar dira bi hilabeteko epean. Eustaten datuen arabera, Oriok 2016ko urtarrilaren 1ean 5.901 biztanle zituen. Beraz, 500 sinadura inguru lortu behar zituzten eta hogei egunetan lortu dute helburu hori.
Erronka lortzen zutenerako sari bat jarri zuen Baliza elkarteak: urtarrilaren 16an Gure Esku Dago erakundeak egingo duen zozketarako bi txartel. 30.000 eurokoa da zozketaren saria.