Errefuxiatuei laguntzeko kirol solidarioa

Karkara 2016ko abe. 29a, 14:25

Urtarrilaren 3an, Greziako errefuxiatuei laguntzeko, Kirol Solidarioa izeneko ekimena antolatu dute Karela kiroldegian. Spinning eta zumba klaseak emango dira, 17:30ean eta 19:00etan, hurrenez hurren.

Grezian da Anara Zamakola, erreuxxiatuei laguntzen, fisioterapeuta lanetan. Dirua premian dabiltza, hara eta hona joateko ibilgailu baten beharra baitute. Kanpalekuak urrun daude eta guztietan dute fisioterapeuta baten beharra. Zamakola da, han inguruan, lanbide horretan dabilen profesional bakarra, beraz, kanpalekuz kanpaleku ibili behar du. Horretarako dabiltza dirua biltzen.

Aian eta Orion hainbat itsulapiko jarri dituzte dirua biltzeko, baina, horrez gain, Kirol Solidarioa izeneko ekimena ere antolatu dute. Karela kiroldegian izango da, urtarrilaren 3an, 17:30ean hasita.  Ordu horretan spinningeko klaseak emango dituzte, ordu eta erdiz, 19:00ak arte. Ondoren, 19:00etatik 20:30tara, zumbako klasea izango da. Ikastaro bakoitzak 4 euroko kostua izango du; baina, biak egin nahi izanez gero, deskontua egingo da. Bi ikastaroengatik 7 euro ordaindu beharko dira. 

Izena kiroldegian bertan edo Errusta tabernan eman beharko da eta bildutako dirua, arestian aipatu bezala, Greziako errefuxiatuei laguntzeko erabiliko da. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide