Salatxo Abesbatzak azaroaren 19an eta 20an Hernaniko Kantuz eta Astigarrako Aiztondo abesbatzekin hiru emanaldi eskaini zituen. Europar Errenazimentuko Musika Koral Profanoko obrak aurkeztu zituzten Antzinako Musika Tresnen Taldearen laguntzarekin. Kontzertuak oso ondo joan zirela azaldu dute Salatxoko kideek. Jendearen erantzuna oso ona izan da hiru herritan eta gozatu egin dugu, adierazi dute.
Bestalde, Salatxo Abesbatzak parte hartuko du abenduaren 5ean Kursaal Auditorioan Apaga la luz y cantar emanaldian. Bertan, abeslari ospetsuak arituko dira: Miguel Rios, Sherpa, Kutxi Romero eta abar. Funtzioa begitako erretinako pigmentuaren gaixotasunaren ikerketa lantzeko laguntza lortzeko izango da.