Pasa den igandean, azaroaren 27an, eguerdiko 13:30ean, Bidasoako uretan jokatu zen Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako bigarren jardunaldia. Oriok hamasei ontzi aurkeztu zituen.
Erdiak baino gehiagok, zazpik, lehen postua lortu zuten. Laukoan, kadete mutilen A taldeak; kadete nesken A taldeak eta jubenil mutilden taldeak; biko kadete nesken A taldeak eta jubenil mutilenak; eta, batekoan, kadete neskak eta jubenil mutilak.
Bi talde bigarren postuan sailkatu ziren. Batetik, lauko kadete mutilen A taldea eta, bestetik, kimu mutilen batekoa.
Hirugarren postuan lau ontzi sailkatu ziren: katede mutilen laukoan B taldea, kadete nesken biko kategoriako B taldea, infantil nesken laukoa eta kadete mutilen batekoa.
Emaitza horiez gain, ontzi bat laugarren postuan sailkatu zen, beste bat bosgarrenean eta bestea seigarrenean.