Azaroaren 19an, larunbatean, Herrio Natur Taldeko kideak haziak banatzen izan ziren plazan, urtero egiten duten moduan. Gaztainondo, lizar, haritz eta elorri haziak banatu zituzten, besteak beste. Iaz landatutako zenbait ere eraman zituzten, nola hazi diren erakusteko. Hazi banaketarekin batera, bigarren eskuko azoka egon zen plazan goizean zehar.