Orion herri galdeketa sustatuko duen taldea aurkeztuko dute asteazkenean

Karkara 2016ko aza. 21a, 08:09

Sortu berri den Baliza elkartearen aurkezpena egingo dute hilaren 23an, arratsaldeko 19:00etan, Salatxo aretoan. 

Orioko Gure Esku Dago herri ekimena lanean aritu da erabakitzeko eskubidearen alde eta orain erabakia aldarrikatzetik herritarrei hitza ematera pasa nahi da. Horrela, datorren udaberrian, Orion herri galdeketa egin nahi da eskualdeko beste hainbat udalerrirekin batera. Ekimena behar bezala aurrera eramateko, BALIZA elkartea sortu da eta datorren asteazkenean, azaroaren 23an, egingo dute jendaurreko aurkezpena, 19:00etan, Salatxo aretoan-

Aurkezpenean izango dira, ekimena babesten duten herriko elkarte nahiz entitateetako ordezkariak eta norbanakoak ere. Ekimenarekin bat egiten duten guztiei dei egiten zaie asteazkeneko agerraldian parte har dezaten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide