Orion hasi zuen ibilbidea Asier Puertasek, 1990ean. Pixkanaka-pixkanaka, harrobitik lehen talderako bidea egin zuen. 2002ra arte aritu zen Orion. Tartean urte bete egin zuen arraunean aritu gabe, 2000. urtean. 2003an Hondarribiara joan zen,eta hiru urteren buruan berezko ez izatetik berezko izatera pasa zen.
Hondarribiara joan zenetik han aritu da arraunean. 2013an arrauna uztekotan zen, Gorka anaiarekin batera. Burutik nekatuta zegoelako laga nahi izan zuen arrauna urte horretan, lasaitasun beharra zuelako. Baina, arraunaren grinak lotuta, ezin izan zuen lehorrean gelditu, eta, berriz ere, arraunean hasi zen.
Ordutik hona Hondarribiaren urterik gozoenak bizi izan ditu, emaitzei dagokionean behintzat. 2014an San Miguel Liga irabazi zuten, 7 bandera irabazita; 2015ean 12 bandera irabazi zituzten eta, honela, San Miguel Liga ere irabazi zuten; iaz, 2016an, bigarren sailkatu ziren denboraldi ona eginda. Azken Kontxako bandera 2013an irabazi zuen, bere ibilbideko bosgarrena.
Ikusteko dago, arraunaren inguruan, beste zereginen batean arituko den ala ez.
- 2013, papereko karkara: Puertas anaien azken palada
Mikel Orbañanosek eta Urko Redondok taldean jarraituko dute
Denboraldia amaitutakoan KARKARAri aurreratu zion moduan, Mikel Orbañanosek Hondarribiako taldearen gidaritzan jarraituko du datorren denboraldian. Urko Redondok ere taldean jarraituko du.