Artista donostiarraren bizilekua da Orio. Orain bere herria denaren aurrean kontzertua emateko gogo bizia zuela azaldu zuen herenegun, baina beldur zen, eztarriko mina medio abesteko zailtasunak zituelako. Sendatzea espero zuen, baina ez da horrela izan. Oraindik eztarria ez daukanez ondo, kontzertua atzeratu egin dute. Abenduaren 2an izango da Ibai Marinen kontzertua, abenduko lehen ostiralean, 22:30ean.
Bere kantuak abesteko ahotsa ondo eduki behar duela aurreratu zuen Marinek. Kantuak tesitura altuan daudela aipatu zuen, ondorioz, eztarriarentzat exigenteak direla.