Xixario eta Katxina aintzindariak izan dira

Karkara 2016ko aza. 4a, 08:00

2013an martxan jarri zen Gure Karta proiektua aurkeztu dute azaroaren 3an eta ekimenean parte hartu duten ostalarien artean daude Katxina eta Xixario jatetxeak.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak atzo, azaroaren 3an, Gure Karta proiektua aurkeztu zuten. Proiektuaren xedea Gipuzkoako ostalariek kalitatezko produktuen eskaintza handitzea da. Kalitatezko produktuen artean edariak ere aipatu dituzte. Edarietan jatorriari, bodegari eta kokapenari garrantzia ematea ere badu helburu ekimenak.

Ostalaritza eta turismoa eskutik emanda doaz. Bisitari kopurua igotzeak eragina du ostalaritzan. Eta, aurtengo udan, 120 herrialdeetatik etorri dira turistak Gipuzkoara. Lurraldeko ostalaritza sektoreak gero eta oihartzun handiagoa du munduan, azaldu du ekimeneko arduradun batek. Horregatik, bertako ostalaritzak jatetxeetako eta tabernetako kartetan presentzia handiagoa izatea garrantzitsua litzatekeela azpimarratu du ardurandunak.

Helburu hori duen proiektua 2013an jarri zen martxan. Urte horretan, ekimenean parte hartu zuten jatetxeen artean Orioko bi zeuden: Katxina eta Xixario, alegia.

Hiru urte daramatzate proiektuarekin eta urtez urte gora egiten du bertan parte hartzen duten jatetxe eta taberna kopuruak. Hurrengo hilabeteetan 100 establezimendura iritsi nahi dute antolatzaileek. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide