Xanti Zabaletak entrenatzaile lanetan jarraituko du

Orioko Arraunketa Elkartea 2016ko ira. 28a, 19:51

Gustura gaude emakumezkoen traineruak lortutako emaitzekin. Kontxan banderaren lehian egon da Txiki ontzia eta azken urtean taldeak egindako hobekuntzari jarraipena eman nahi diogu.

Horretarako, lehen erabakia hartu dugu: Xanti Zabaletak jarraituko du entrenatzaile lanetan.

Denboraldia amaitu berritan proposatu genion Zabaletari entrenadore postuan jarraitzea. Egun hauetan taldearen etorkizunaz aritu gara hizketan eta gustura gaude Zabaletak gure proposamena onartu duelako. Zuzendaritza taldea entrenatzailearekin eta arraunlariekin elkarlanean ari da denboraldi berria prestatzen.

Zabaletak lan ona egin dezake etorkizunean. Gaur arteko esperientziak hala erakutsi digu eta fede osoa dugu bere lanean.

Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritza taldea

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide