Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, abelburu batek jota hil zen Eusebio Eskudero oriotarra. Abisua Xabier Ibarbiak eman zien larrialdi zerbitzuei. Ondoren, Ibarbia bera eraman zuten ospitalera, kolpe batzuen ondorioz arinki zaurituta. Ordu pare baten buruan etxera bidali zuten.
Ertzaintzak ikerketa martxan jarri zuen eta, oraingoz, ez dago bestelako informaziorik.
Karkarak jakin duenez, beste zenbait herritarrek, abelburua bide erdian topatuta, buelta ematea erabaki zuten.