Pertsona bat hil da Kukuarri inguruan abelburu batek jota

Karkara 2016ko abu. 29a, 20:15

17:45an eman dute abisua eta beste pertsona bat zaurituta eraman dute ospitalera

Pertsona bat hil da eta beste bat zaurituta dago abelburu batek erasota. Kukuarri inguruan gertatu da ezbeharra, 17:45 inguruan jaso du larrialdi deia Ertzaintzak eta osasun zerbitzukoek oinez joan behar izan dute lekura. Ez dakite eraso egin duen aberea behia edo zezena den. Ikerketa zabalik du Ertzaintzak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide