Abuztuaren 15ean, astelehenean, Zeanurin jokatu zen Euskadiko Trikitilari Gazteen XXXVI. txapelketa. Azken txapelketa zuten hura Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak.
Sei bikotek parte hartu zuten txapelketan eta hiru pieza jo behar zituen bakoitzak: porrusalda, fandangoa eta arin-arina. 144,30 punturekin, txapela irabazi zuten Alonsok eta Aulestiak.
Lau urteko ibilbidearen ostean, adinez pasatzen direlako, txapelketetan parte-hartzeari utziko dio bikoteak. Zeanurikoa zen azkena, eta txapela jantzita utzi diote lehiatzeari.