Bederatzi hilabete pasa dira txapelketetan Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak parte hartzen ez zutenetik. Adinez nagusiak gara hainbat txapelketetan parte hartzeko, azaldu du Julen Alonsok. Asteburuan, ordea, Elorrioko txapelketan hartu dute parte. Denbora horretan asteburuko txapelketa eta ate joka duten Zeanurikoa prestatzen ibili dira. Lehendabizikoa ondo joan da, irabazi egin baitute.
Zazpi bikotek hartu genuen parte. Hiru pieza jo behar izan genmituen: trikitixa, porrusalda eta popurria, azaldu du Alonsok. Eta hiru piezak gustura jota, emaitzarekin ere gustura gelditu zen bikotea. Irabazi egin zuten. Orain Euskadiko txapelketari begira daude lanean.
Zeanurikoa da Euskadiko txapelketa. Zoritxarrez, azkenengo txapelketa izango da guretzat, agurrekoa. Txapelketei agur esateak pena ematen diola aitortu du, baina lau urteko etapa honek noizbait bukatu behar zuela bazekien Alonsok.
Pena ematen dion arren, geldirik ez direla geratuko badaki. Argi duaka proiektu edo bide berriren bati helduko diotela.