Sanpedroetan zen egitekoa Etxeluze gaztetxearen urteurren bazkaria. Aitzakia horrekin gaztetxe berria ere inauguratu nahi zuten, obretan egon baitira. Bazkaria bertan behera gelditu zen eta orain, uztailaren 30ean, egingo dute sanpedroetan egitekoa zen ospakizuna.
Bazkariaren baldintzak berdinak izango direla aurreratu dute. Hau da, menua ondorengoa izango dela: pasta entsalada, edaria, kafea eta postrea. Parrillak ere egongo dira, bakoitzak nahi duena prestatzeko.
Bazkarira joan ezin duenak, aurretik jarritako dirua berreskuratzeko aukera izango du. Hatoz tabernan bildu ahal izango dute aurretik ordaindutako diru kantitatea.