Oiartzunen jokatuko du Ainara Manterolak

Karkara 2016ko uzt. 1a, 14:59

Azken bost urtetan Realen jokatu eta gero, datorren denboraldian Oiartzunen arituko da oriotarra. 

Dagoeneko badu 2016-2017 denboraldirako taldea Ainara Manterolak. Oiartzunen arituko da Manterola. Iaz igo zen lehen mailara Oiartzun eta dagoeneko bazuen Orioko jokalari bat, Malen Moran. Aurten eutsi egin dio lehen mailari eta hurrengo urterako fitxaketak egiten ari dira, taldea indartzeko.

Gaur bi fitxaketen berri eman dute, horietariko bat Ainara Manterola oriotarra. Bost urte Realean egon ondoren, atzelaria Oiartzunera joan da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide