Bateleren aurretik eta Hibaikaren atzetik

Karkara 2016ko eka. 28a, 11:22

Argazkia: ZuriƱe Alberdi

Getariako Bandera jokatu da asteburuan. Orioko B taldeak zazpigarren egin zuen eta emakumezkoen ontziak bigarren. 

Getariako uretan lehiatu dira asteburuan Orioko arraunlariak. Nadeth Agirreren gidaritzapean aritutako arraunlariek pasa den astean aurrea hartu zieten batelerei hortzak erakutsi zizkieten eta ez zuten lortu, oraingoan, san juandarren itzalean gelditzea.

Bai, ordea, errenteriarren atzetik. Hibaikako neskak izan ziren azkarrenak Getariako Banderan. 10:51:44 denbora egin zuten irabazleek. Bederatzi segundora helmugaratu ziren oriotarrak eta hamabost segundora san juandarrak.

Getaria-Zarautzek egin zuen laugarren, Donostiak bosgarren, Hernanik seigarren, Deustok zazpigarren, Hondarribiak zortzigarren eta Colindresek bederatzigarren.

Gauzak honela, Gipuzkoako Ligako lehen hiru postuak estu-estu daude. Oraingoz Hibaika da sailkapeneko burua, 25 punturekin. San Juanek 24 puntu ditu eta Oriok 23. 

Orio B zazpigarren Getarian

KAE Ligan Ondarroa izan zen irabazlea, berriz ere. Jon Iriondoren mutilek irabazi zuten estropada, 20:22:89 denboran geldituta kronometroa. Oriotarrek zazpigarren egin zuten, 20:44:37 denboran eginda ibilbidea. 22 segundoko aldea atera zieten ondarrutarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide