Jose Antonio Loidiren mendeurrena ospatuko dute Irunen

Karkara 2016ko eka. 9a, 14:55

Argazkia: Fernando, DV

Omenaldia egingo diote Jose Antonio Loidiri Irunen. Bere aita, Florentino Loidi oriotarra zen. Errenteriako alkate izan zen Florentino 1936. urtean. Gizon horren inguruko artikulua idatzi zuen Iñaki Iturainek Karkaran, Oroimenaren Kutxa atalean.

Errenterian jaioa bazen ere, Irunen egin zuen bizitza Jose Antonio Loidi euskaltzale eta idazleak, eta hantxe hil zen 1999ko uztailean. Bere heriotzaren mendeurrenean omendu egingo dute. Ekainaren 17an izango da omenaldia

bertan omenduko dute ekainaren 17an, Irungo CBA Kultur zentroan, arratsaldeko 19:00etan. Euskaltzaindiak eta Irungo Udalak antolatutako jardunaldian. Loidik lotura estua zuen Euskaltzaindiarekin, euskal kulturaren alde lan asko egindakoa baita, eta 1957an euskaltzain urgazle eta 1998an ohorezko euskaltzain izendatu baitzuten.

Literaturan ere ekarpen handia egin zuen Loidik. Hori azpimarratu nahi dute datorren asteko omenaldian. Ondorengoa izango da eguneko egitaraua:

  • 19:00 Sarrera hitzak: Andres Urrutia euskaltzainburua; Jose Antonio Santano, Irungo alkatea.
  • 19:10: Iñaki Garrido Yerobi historiagilearen eta Luis de Uranzu Kultur taldeko kidearen hitzaldia 
  • 19:30: Miel Anjel Elustondo kultura kazetaria eta polizia nobelatan adituaren hitzaldia
  • 19:50: Javi Cillero Goiriastuena idazle eta itzultzailearen hitzaldia
  • 20:10 Agur hitzak: Ana Toledo, Literatura Ikerketa batzordeburua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide