Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaroak antolatu ditu lana bilatzen lagundu ahal izateko. Dagoeneko martxan jarri ditu hainbat tailer, eta ostiral honetan emakumeen ahalduntzearen ingurukoa eskainiko du. Apirilaren 29an izango da, gaztelaniaz, 9:30ean hasi eta 12:30ak arte.
Emakumeek beren gaitasunak identifikatzeko eta praktikan nola jarri jakiteko helburua du ikastaroak. Lana bilatzerakoan emakumeak zailtasun handiagoak dituztenez, horietan egin nahi dute azpimarra, ahalik eta lanpostu eta baldintza egokienak izateko.