Eskolaumeen literatur lehiaketako sariak banatuko dituzte larunbatean

Karkara 2016ko api. 22a, 10:26

Urtero antolatzen du eskolaumeen literatur lehiaketa eta marrazki lehiaketa Orioko Udalak. Aurtengoa 29. edizioa da eta larunbatean banatuko dituzte edizio honetako sariak.

Sanpedroetan egin ohi da literatur eta marrazki lehiaketako sari banaketa. Aurten, ordea, aurreratzea erabaki dute herriko bi ikastetxeek eta Udalak. Liburuaren Egunean egingo da, apirilaren 23an, larunbatean.Eguerdiko 13:00etan hasiko da ekitaldia, udaletxean, udalbatzar aretoan.

Saritutako lanen egileei liburu eta oroitagiri bat emango dizkie Udalak, aurtengo liburuaren ale banarekin batera. 100 orrialdeko liburua da, beren lanak biltzen dituena. Barruan, beraz, ipuinak, olerkiak eta marrazkiak aurkitu daitezke.

Sari banaketaren data aldaketa

Ikasturte bukaera lan handiko garaia izaten denez, ezin iritsi ibiltzen dira ikastetxeetan. Horregatik erabaki dute aldaketa egitea eta honela lasaiago ibiltzea espero dute. Aurrerantzean apirilean egingo da sari-banaketa, Liburuaren Egunaren aitzakian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide