Hiru partidu irabazi ditu Oriok

Karkara 2016ko api. 20a, 07:42

Asteburuan zazpi partidu jokatu ditu Oriok eta horietatik hiru irabazi ditu. 

Ohorezko Erregional taldeak ezin du zulotik atera. Sailkapenean azkenak dira, 23 puntu dituzte, eta asteuburko porrotak ez diete lagundu gora egiten. 0-1 galdu zuten Beti Gazte taldearen kontra.

Erregionaletan, emakumezkoen kopan, 2-3 galdu zuten oriotarrek. Antigua Luberri izan zuten aurrez aurre, sailkapen orokorrean atzetik dagoen taldea. Oriotarrak laugarren postuan daude, taularen erdian. 

Ohorezko jubenilek ere galdu eginz uten, bi goleko aldeagatik, 3-1. Hondarribiak aurrea hartu dio hiru puntu horiei esker Oriori. Orain, hondarritarrek 25 urte dituzte eta oriotarrek 23. Taulan azken hirugarrenak dira oriotarrak. Infantilek ere Hondarribia izan zuten aurkari. Galdu egin zuten, 3-0. Infantil txikiek ere Hondarribiaren kontra jokatu zuten, Mendibeltzen, eta 3-2 irabazi zuten.

Kadeteek ere irabazi egin zuten. Beti Ona taldearen kontra jokatu zuten, etxetik kanpo, eta erraztasunez irabazi zuten, bi goleko aldearekin. Infantil neskek ere kopako partidua erraz irabazi zuten Usurbilen kontra. 0-5 irabazi zuten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide