Ez dute etsiko, lortu arte

Karkara

Munduko lehen txapelketetako B finalean 4. postuan sailkatu ziren Garmendia eta Zabala Orio Arraunketa Elkarteko kirolariak. Helburua Rioko Joko Olinpikoetara sailkatzea da.

2016ko ekainean Luzernan izango den sailkapen estropadari lotutako lehen  goi-mailako proba izan dute Imanol Garmendiak, Ander Zabalak, Patricio Rojasek eta Marck Franquetek. Laugarren postuan sailkatu dira Word Rowing Cup I txapelketako B finalean. 

Varesen, Italian, izan da txapelketa. Lehen munduko txapelketa izan da Orioko arraunlarientzat, eta sentsazio gazi-gozoak dituzten arren, Joko Olinpikoetara sailkatzeko lanean aritzeko gogoa ez zaie falta. Ziur sentitzen dira arraunlariek eta ez dute etsiko helburua lortu arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide