Ideia negozio bilakatzeko tailerrak

Karkara 2016ko api. 20a, 07:01

Urola Kostako Udal Elkarteak Ekiten tailerraren deialdi berri bat egingo du enpresaren garapenean laguntzeko. 

Enpresa ideia garatzen laguntzeko tailerrak dira Ekiten. Iaz egin ziren lehen aldiz, aurten errepikatu egingo dira. Ekintzaileei zuzenduta dago, eta beren abileziak eta ideiak garatzeko erremintak landuko dituzte, elkarlanean, enpresa martxan jartzeko edo enpresa berritzeko edo dibertsifikatzeko.

Tailerrak bost saio izango ditu. Asteazkenetan izango dira saioak, 2016ko maiatzaren 11tik ekainaren 8ra, 9:30ean hasi eta 13:30era. Hau da, lau orduko iraupena izango du saio bakoitzak. Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira tailerrak, Urdaneta bideko seigarrenean.

Saio bakoitzean gai bat jorratuko da. Lehenengo saioan autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana egingo dira. Bigarren saioan ekintzaileen abileziak, ezagutzak, jarrerak eta erronkak aztertuko dira. Hirugarren saioan ideiatik negoziorako saltoa egingo dute. Laugarren saioan innovox tailerra izango dute eta bosgarrenean komunikazio gaitasunak landuko dituzte.

Saioak eta edukiak

1. saioa: Autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana

2. saioa: Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka

3. saioa: Ideiatik negoziora: canvas eta nere balio erantsia

4. saioa: Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen

5. saioa: Komunikazio gaitasunak: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko jarri kontaktuan Urola Kostako Udal Elkarteko enpresa sustapeneko zerbitzuarekin. 943890808 da telefonoa eta enpresasustapena@urolakosta.eus emaila. Egoitzara joanda ere egin dezakezu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide