Jolasen gaineko hausnarketa egingo dute asteburuan

Karkara

Jolasarekin erlazionatutako zenbait alderdiri buruzko hausnarketa egingo da Orioko Salatxo aretoan, apirilaren 23an eta 24an, Kimabek –Zingirako Eskola Elkarteak– antolatuta.

Asteburuan, apirilaren 23an eta 24an, tailerrak egingo dira Orioko Salatxoa aretoan. Tailerretan jolasen gaineko hausnarketak egingo dira. Ikastaroen gidariak Elena Cruces eta Julian Maguna izango dira.

Tailerrak 45 euroko prezioa du. Informazio gehiago edo izena emateko kimabeformakuntza@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide