Errefuxiatuek oinak lehor eta bero izateko, Katiuska Erronka

Karkara 2016ko api. 8a, 14:33

Errefuxiatuei laguntzeko oinetakoak bilduko dira apirilaren 11tik 15era kultur etxean, goizez nahiz arratsaldez. 

Gerratik ihesi doazen errefuxiatuei elksartasuna adierazteko oinetako sendoak biltzeko Katiuska Erronka ekimena jarri du martxan Orioko Udalak. Donostiako Kulturako langile batzuen ekimena da izatez, baina Orioko Udalalren laguntza jaso du, besteak beste. 

Herritarrek tamaina guztietako bota, katiuska eta oinetako sendoak ematean datza ekimena. Oinetakoak errefuxiatuentzat izango dira. Komeni da pare bakoitzarekin batera galtzerdiak ere sartzea eta botak elkarri lotuta eramatea.

Ekimen honekin, errefuxiatuekiko elkartasuna adierazteaz gain, beharrezkoa duten laguntza emango dietela uste dute antolatzaileek, oinak lehor eta bero mantentzen lagunduko baitie oinetako onak izateak.

Zapatak kultur etxean jasoko dira

Oinetakoak apirilaren 11tik 15era jasoko dira, datorren astean. Kultur etxea irekita dagoen orduetan utzi daitezke oinetakoak. Goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. 

Kanpainaren ekitaldi nagusia apirilaren 17an egingo da, Donostiako Zuloaga plazan, 12:00etan. Errefuxiatuei elkartasuna adierazteko argazki jendetsua aterako da, oinetakoekin batera kanpalekuetara bidaltzeko.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide