11:00etan hasiko da txakur krosa Orion. Hondartza inguruan hasiko da proba. Parte hartzaileek 8,5 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. Hondartzatik Itxaspe aldera joango dira, handik hasiko dute ibilbidea.
Edonork hartu dezake parte txakur krosean. Gazte, senior eta beteranoek eman dezakete izena, gizon nahiz emakumeek. Bete beharrekoa, bai ala bai, antolakuntzak exijitzen duen baldintza bakarra, txakurrek albaitariaren kontrolak pasatzea da. Kontrol hori goizeko 9:00etan izango da.
Izena eman daiteke, dagoeneko, herrikrosa webgunean. Baina igandean bertan eman ahal izango da izena, irteera eremuan. Federatuek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu ez direnek 25 euro.