Katrinako hondamendia nola bizi zuten kontatzen duen dokumentala

Karkara

Apirilaren 8an Fermin Muguruzaren Nola? dokumentala proiektatuko da kultur etxean, 22:30ean. Sarrera musu-truk izango da. 

Fermin Muguruzak, Katrina urakanaren hondamendia gertatu eta hamar urtera, New  Orleansera egin zuen bidaia. Hango talde batzuekin hamar abesti grabatu zituen, eta, bidaia, dokumentala filmatzeko ere aprobetxatu zuen. 2015ean grabatu zuen dokumentala eta iazko Durangoko azokan kaleratu zuen, CDarekin batera.

Beren errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan zuen bidaian, eta han bizitzakoa kontatzen du nola DVDan, hala CDan. Hortaz, lan horiek ere beren errealitatera hurbiltzeko helburua dute.

Dokumentalak 67 minutuok iraupena du. Ingelesez dagoen arren euskarazko azpitituluak ere baditu. Ostiral honetan proiektatuko da, apirilaren 8an, Orioko kultur etxean, 22:30ean hasita. Sarrera doan izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide