Tarte txikiarekin galdu zituen asteburuko partidak OBBK

Karkara

Argazkia: OBB

2-3 eta 3-4 egin zuten Madrilgo Rivas taldearen kontra

Madrilen jokatu zuen OBB taldeak pasa den asteburuan Rivas taldearen aurka. Bi partida jokatu zituzten eta biak tarte txikiarekin galdu zituzten. 2-3 egin zuten lehenengoan eta 3-4 bigarrenean.

Lehen partidan Amaia Larraza hasi zen jaurtitzen eta, markagailua 2-2 zegoenean Igone Etxeberriak hartu zuen postua. Ezin izan zioten emaitzari eutsi eta aurretik jarri ziren madrildarrak. Bigarren partida aurrekoaren zamarekin hasi zuten Bate Bizkorrek. Hasieratik 2 karrerako aldea hartu zuen Rivasek. Buelta emateko ahaleginak egin zituzten oriotarrek, baina ezin izan zuten lortu.

Datorren jardunaldia apirilaren 10ean, igandean, jokatuko dute Mendibeltzen, Sant Boi taldearen kontra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide